2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea

MOBILIZAZIOAK



             Irakaskuntza publikoa jasaten ari den egoerak ez du hobera egiten; irakasleen lan baldintzak kaskartzen ari dira, murrizketak areagotuz doaz. Guzti horrek gure seme-alabengan eragin zuzena duelako udazken honetarako hainbat mobilizazio iragarri dituzte ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek “HEZKUNTZA ERAIKI, LAN BALDINTZAK HOBETU” lelopean.
              Mobilizazio plangintzaren barruan itxialdiak burutuko dira. Hernanin, herri mailako itxialdi bateratua egingo dugu Atsegindegin. Itxialdien asmoa era askotako ekimenak gauzatzea da herritar guztien parte hartzea erakarriz, denon bultzada beharrezkoa delako.

              Proposamena ondorengoa da:
Urriak 18an, asteazkena, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Atsegindegin, hiru ordutako itxialdia. 

              Egitaraua: 
 Ipuin kontalariak, bertsolariak, word kafe, marrazkiak... 

              Animatu!!! Eta animatu parte hartzera zure inguruko guztiak, hezkuntza guztiona baita!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina