2018(e)ko azaroaren 6(a), asteartea

HEZKUNTZA ESKOLA



Haurrek, neska edo mutil bezala errekonozituak izatea behar dute? Nola dakigu transexualitate egoera baten aurrean gaudela? Zein paper betetzen dute genero-rolek honetan guztian?
Haur batek beste sexukoengan ohikoagoak diren jarrerak, jolasak edo apaindurak gustuko dituenean, hainbat kezka eta zalantza sor dakizkiguke. Honen inguruan hezkuntza esku-hartzea egiteko -eskolan, etxean, auzoan, kiroldegian- irizpide zehatzak eta baliabideak eskainiko dira hitzaldi-tailerrean.
Nerea Sancho, Arremanitz Kooperatiban lan egiten du. Sexologia arloan aditua da eta Hernaniko Udaleko Plax! Sexu eta bikote aholkularitzan arreta eskaintzen du.

2018(e)ko urriaren 2(a), asteartea

INIKA

 INIKA


Gure seme alaben ikasketen jarraipena egiteko, INIKA plataforma dugu eskura. INIKAn bidez hainbat datu ezagutzeko aukera daukagu: ikasgaien programazioa, seme alaben ebaluazioen emaitzak, hutsegiteak, ordutegiak…



2018(e)ko maiatzaren 15(a), asteartea

ANIZTASUNEAN ELKARREKIN


MAIATZAREN 19rako Hernaniko Hezkuntza Plataformak festa antolatu du.
2015ean egin zuen bezala, Hezkuntzak gizartearen aldaketan duen garrantzia azpimarratu eta gutako bakoitzak duen arduraz ohartarazteko.
Hernaniko eragile desberdinekin batera egingo da festa: Musika eskola, Pausoka, Kanika, AHMER, …
Festaren gaia honako hau da: ANIZTASUNEAN ELKARREKIN.
Festak hiru gune izango ditu, bakoitzak bere izaera berezi batekin:
• Aniztasunaren gunea Tilosetan.
• Kalitatezko Hezkuntzaren gunea Udaletxeko Plazan.
• Esperimentatuz ikasi gunea Atsegindegin.
ANIMATU ZAITEZTE !!!!!

2018(e)ko maiatzaren 8(a), asteartea

HEZKUNTZA ESKOLA

Hilabetero bezela, ostegun honetan, maiatzaren 10ean 19.00tan Udaletxeko Areto Nagusian Hezkuntza Eskola egingo da.



2018(e)ko apirilaren 26(a), osteguna

SOLASALDIA

 KANPO EBALUAZIOAK
Datorren osteguna maiatzak 3, arratsaldeko 18:00etan solasaldia Biterin kanpo ebaluaketen inguruan.








2018(e)ko martxoaren 19(a), astelehena

HEZKUNTZA ESKOLA

Hilabetero bezela, ostegun honetan, 22, 19.00tan Udaletxeko Areto Nagusian Hezkuntza Eskola egingo da
Oraingo honetan formatu aldaketarekin; zine-foruma izango baita.

Arremanitz kooperatibakoek Herritarrak, Hezkuntzaren esparrutik abiatuta, Tratu Onen Kulturari buruz hausnarketa egitea dute helburu "Camino a la escuela" proiekzio zatiak lagunduta.

Animatu!!!

2018(e)ko otsailaren 21(a), asteazkena

ESKOLA INKLUSIBOA


ABIAN DA ESKOLA-SEGREGAZIOAREN KONTRAKO HELren SINADURA BILKETA

Otsailak 1ean “Eskola Inklusiboa” Herri Ekimen Legegilearen sinadura bilketa hasi zen. Honen helburua hurrengoa da: euskal hezkuntza sistemak jasaten duen eskola-segregazioaren eztabaida Eusko Legebiltzarrrera eramatea. Ekimen hau Zubiak Eraikiz elkarteak bultzatu du,  eta  hainbat hezkuntza, gizarte eta politika eragileen babesa jaso du (BAIKARAk barne).

Lau hilabetean 10.000 sinadura biltzea da helburua. Sinadurak biltzeko modu eraginkor  eta errezena biltzeko “Eskola  Inklusiboa” sortutako web orriaren bidez da. Sinadura jasotzeko hurrengo loturara sartu behar da:


Sinadura emateko baldintzak hauek dira:adin nagusikoa izatea eta Euskadin erroldatuta egotea. Sinadura emateko eta bidaltzeko datu hauek sartu behar dira: datu pertsonalak (NAN zenbakia, izena eta bi abizenak), jaiotze data,  errolda udala eta bidalketa ziurtatzeko pantailan azaltzen diren karakterrak sartu.  
Kanpaina honi buruz informazio gehiago eskuratzeko :

2018(e)ko urtarrilaren 30(a), asteartea

HERNANI HEZKUNTZA PLATAFORMAREN EKIMENA

Aupa,
Hauxe da, Cristina Uriarte, Hezkuntza Sailburuari erantzunez prestatu dugun gutuna. Bertan hezkuntzako arazoen aurrean gurasoen parte-hartze eta inplikazioa azpimarratu eta gure lanerako borondatea azaltzeaz gain sindikatuek ez gaituztela bahiturik argi adierazten dugu.
Gutun hau modu masiboan bidaltzea da asmoa, datorren asteko astearte eta asteazkenean, urtarrilak 30 eta 31ean.
Hortarako korreo berri batean gutuna pegatu eta honako helbide honetara bidali behar litzateke:

hhpkidazkaria@euskadi.eus

Entzun gaitzaten lortuko dugu!!

///////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////////


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua den, CRISTINA URIARTE andererari, ERANTZUNA:
   Irakaskuntza publikoan eskola komunitateko kide garen gurasoak gara, Uriarte Anderea, eta babes osoa ematen diegu datozen hilabeteetanhainbat mobilizazio antolatu dituzten sindikatuei, ez gaituzte bahiturik.
   Irakaskuntzako langileek; irakasle, jangelako langile, haur eskoletakoek, heziketa berezikoek, sukaldariek egiten dituzten erreibindikazioak, kalitatezko hezkuntza baten aldekoak dira eta ez Uriarte anderea, ez gaituzte engainatuak, zu saiatzen ari zaren bezala.
  • Murrizketarik gabeko hezkuntza sistema nahi dugu, inbertsio handiagoak dituena, hezkuntzaren erronkei erantzun ahal izateko.
  • Ordezkapenak lehen egunetik nahi ditugu, gure alaba-semeenikasketa martxa ez litzateke hainbeste etengo, ordezkapena egin artean, hainbat egunez, irakasle desberdinekin egon behar baitute.
  • Plantillen egonkortasuna nahi dugu. Gure seme-alabek urtero irakasle berrietara ohitu behar ez daitezen.
  • Hezkuntza Behar Bereziak izendatzeko irizpideak geroz eta gogorragoak dira; lan-kargak handituz doa eta ez dago langile nahikorik gure seme-alabek dituzten beharrei erantzuna emateko, Uriarte anderea.
  • Ikastetxeetako lan administratiboak egiten jarduten dute irakasleek gure seme-alabentzako proiektuak garatu beharrean.
  • Familietako laguntzak geroz eta eskasagoak dira. Haur eskoletako kuotak itogarriak, 0-2 hezkuntza ez da pribilegio bat.
  • Gure seme-alaben geletan geroz eta ikasle gehiago dira, geroz eta zailagoa dagoen aniztasun eta beharretara ailegatzeko, ratioak murriztu eta irakasleen plantillak gehitzea eskatzen dugu.
  • Euskalduntzean atzerapauso izugarriak suposatuko duten hirueleko markoa proposatzen dezue Hezkuntza Sailetik, eta euskarazko murgiltze eredua baztertzen duzue.
  • Hezkuntza, enpresa eta patronalaren zerbitzura jarri dezue, PISA eta kanpo ebaluazioen tresnak erabiliz beraien mesedetarako.
  • Sukalde eta garbiketa langileen baldintzak hobetzea nahi dugu, ez dugu prekaritaterik nahi gure eskoletan.
   Sindikatutakoekin bat gatoz diotenean, gure Hezkuntza Sistema txikitu eta Madrilen menpe jartzen duen LOMCE gure eskoletan txertatu duzuela, Uriarte anderea, ez gaitzazu engainatu, Heziberri guztiz desberdina den egitasmoa dela esanez.
   Irakaskuntzako lan-baldintzak eta Hezkuntza Publikoa defendatu besterik ez dugu egin nahi, horretarako zure Sailak uzten digun baliabide bakarra erabiliz: mobilizazioak eta greba.
   Uriarte anderea, guk kalitatezko hezkuntza nahi dugu; euskalduna, publikoa, parte hartzailea, eta inklusiboa, hezkuntza publikoan, denontzat aukera berdinak izan daitezen, baliabideak behar ditugu, pertsonalak eta materialak, eta zer eskaini diguzu Uriarte anderea?
   Hortaz, Uriarte anderea, nor da gezurretan dabilena? Nor ari da familiak engainatu nahiean? Gu ez gaude bahituak, gu gure seme-alaben hezkuntzarekin oso arduratuak gaude, horregatik sindikatu eta irakaskuntzako langileekin bat egingo dugu mobilizazioetan parte hartuz eta greba deialdiarekin bat eginez.
   Eta hala eta guztiz ere, negoziaziorako prest gaude gu ere, eta kontatzen duzu gurekin noizbait zerbaitetarako? Bada garaia gu guztiok ere kontutan hartzeko, Uriarte anderea, baina horretarako gure aldarrikapenei helduko dieten proposamen sendoak behar ditugu mahai gainean bitartean deialdiarekin bat egingo dugu.