2017(e)ko abenduaren 14(a), osteguna
2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena
DEIALDIA
Datorren asteazkenenean, abenduak 13, arratsaldeko 18:00etan Biteri kultur etxean Hernaniko institutuko gurasoen batzarra egingo da, Mandazubi elkarteak deituta. Hauek izango dira gaiak:
1.- Mandazubi elkartea, bloga eta inika.
2.- Ekonomia: 2016-2017 ikasturtea eta 2017-18 aurreikuspena.
3.- Chromebook gaiari buruz azken datuak.
4.- UKP (urteko kudeaketa plana) eta ikastaroak.
5.- Aste kulturala.
6.- Azpiegitura eta eraikin berria.
7.- Mobilizazioak.
8.- Galderak.
4. puntuan gure seme-alabek jasotzen duten hainbat ikastaroen berri jasoko duzue. Hala ere, gai batek kezkatzen bazaituzte edo proposamen bat egin nahiko bazenute zuen seme-alabek horren inguruan informazioa jasotzeko, eskertuko genuke batzarrean kezka edo proposamen horiek egitea.
Batzarrean bat-bateko itzulpena jasotzeko aukera dago.
2017(e)ko azaroaren 6(a), astelehena
HEZKUNTZA ESKOLA
Ostegun honetan, azaroak 9, Hezkuntza Eskolak antolatuta hezkuntza hobetezeko gakoei buruz ariko direla JOXE MARI AUZMENDI (Hik Hasiko koordinatzailea) eta KONTXI AIZARNA (irakaslea eta Hik Hasiko kidea) arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko areto nagusian. Emango duten hitzaldia interes handikoa denez, gonbidapena luzatzen dizuegu ostegunerako.
2017(e)ko urriaren 23(a), astelehena
MANIFESTAZIOA
Dakizuenez aste hauetan , ELA, STEILAS eta LAB sindikatuak deituta, hainbat mobilizazioak egiten ari dira irakaskuntza publikoan. Hauen artean, eta bereziki gizarte eta familiei begiratuta, datorren urriak 28, larunbata Donostian manifestazioa bat egongo da.
Hemen duzue honen inguruan sindikatuak ateratako informazioa.
2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea
MOBILIZAZIOAK
Irakaskuntza publikoa jasaten ari den egoerak ez du hobera egiten; irakasleen lan baldintzak kaskartzen ari dira, murrizketak areagotuz doaz. Guzti horrek gure seme-alabengan eragin zuzena duelako udazken honetarako hainbat mobilizazio iragarri dituzte ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek “HEZKUNTZA ERAIKI, LAN BALDINTZAK HOBETU” lelopean.
Mobilizazio plangintzaren barruan itxialdiak burutuko dira. Hernanin, herri mailako itxialdi bateratua egingo dugu Atsegindegin. Itxialdien asmoa era askotako ekimenak gauzatzea da herritar guztien parte hartzea erakarriz, denon bultzada beharrezkoa delako.
Proposamena ondorengoa da:
Urriak 18an, asteazkena, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Atsegindegin, hiru ordutako itxialdia.
Egitaraua:
Ipuin kontalariak, bertsolariak, word kafe, marrazkiak...
Animatu!!! Eta animatu parte hartzera zure inguruko guztiak, hezkuntza guztiona baita!!!!
PAUSOKA ELKARTEKO TXOKOLATINAK
Familia agurgarriak, jakinarazi nahi dizuegu PAUSOKA
elkarteko gurasoek txokolatina kutxak salgai dituzte, beraien urteko
kanpaina barruan. Aukera dugu guztiok elkarteari bultzada bat emateko aurten 60
txokolatinaz osatutako kutxa salgai jarriko baitute(txokolate beltza, txuria
eta esneduna). Kutxa bakoitzak 15€ balio du eta zuen seme-alabek eska
eta eros dezakete Santa Barbarako eraikinean (1DBH eta 2DBH ikasleen
eraikinean). Bertan dago gela egonkorra, sarrera nagusitik sartuta, ezkerreko
aldean. Salgai izango dituzte kutxak gaurtik, urriak 16, ostirala bitarte,
urriak 20.
PAUSOKA elkarteak aldez aurretik eskertzen
digu eta dizue laguntza.
2017(e)ko urriaren 11(a), asteazkena
2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena
ASTE KULTURALA
GURE GAZTEEK OSO ONDO PASA DUTE GAUR EKINTZA DESBERDINETAN PARTE HARTUZ.
HURRENGO URTEAN ERREPIKATUKO DUGU!!!
Argazkiak ikusi
2017(e)ko ekainaren 16(a), ostirala
2017(e)ko ekainaren 2(a), ostirala
Hurrengo asteazkenean, ekainaren
7an, 18:00etan, institutuko gurasoen bilera egingo dugu Sandiusterriko aretoan.
Landuko diren gaiak:
1.- Testu liburu solidarioa.
2.- 2017/2018 ikasturteko
ordutegia.
3.- Aste kulturala.
4.- AJA.
5.- LOMCE/HEZIBERI, PISA 2018
frogak.
6.- Eraikin berria.
7.- Batzordeen aurkezpenak.
8.- Chromebooken erabileraren
jarraipena.
9.- Galderak, komentarioak.
Bilera euskeraz egingo da eta
aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da.
Mandazubi Guraso Elkartea
2017(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala
2017(e)ko maiatzaren 25(a), osteguna
2017(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena
PISA 2018 PILOTAJEARI PLANTO
Elkarretaratzea bihar goizeko 07:45etan Agustin
Iturriagaren sarreran PISA FROGARI EZ esateko.
Animatu eta
ahal baduzu agertu!!
Concentración mañana a las 7:45 en la entrada del edificio Agustín Iturriaga para decir NO A LA PRUEBA PISA.
¡¡Anímate y si puedes acude!!
2017(e)ko maiatzaren 21(a), igandea
2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna
Eraikin berriaren izena aukeran
Ezaguna den bezala Hernani BHIn 2017-2018tik aurrera eraikin berri bat izango dugu.
Honen izena aukeratzeko proposamenak jaso dira.
Proposamenen artean 3 aukeratu ditu honetarako izendatu den batzordeak:
-Maialen Lujanbio
-Empar Pineda
-Harrobi
Hemen bozkatu dezakezu zure aukera.
2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea
Guraso
agurgarriak:
2016/2017 ikasturte hasieran egin ziren gelabileretan gelaburu berrien
aurkezpena egin genuen eta gurekin harremanetan jartzeko gure helbide
elektronikoak jakinarazi genizkizuen.
Gutun honen bitartez, gogorarazi nahi dizuegu, bi modu dituzuela gurekin
harremanetan jartzeko, edozein delarik
ere zuen kezka, zalantza, kexa, gomendioak, proposamenak, iruzkin edo dena
delako ekarpenak, beti ere arlo pedagogikotik at, noski, hori tutorearekin
zuzenean hitz egitekoa izango litzatekeelako.
Zuen gelaburuen bitartez edota, zuzenean Mandazubi Guraso Elkartearekin harremanetan jarriaz: mandazubigurasoelkartea@gmail.com
Zuen kezkak, zalantzak, kexak,
gomendioak, proposamenak, iruzkinak edota dena delako ekarpenak beti erantzungo
ditugu, eta guk geuk zuzenean argitu ezingo bagenitu, dagokion Batzorde edo
arduradunarengana bideratuko ditugu.
Gelaburu Batzorde osoaren izenean animatu nahi zaituztegu ekarpen horiek
egitera, gure ustez hori baita zuen kezkak eta zalantzak ezagutzeko modu bat,
eta zuen ordezkari garen heinean, bideratzeko konpromezua hartzen dugu. Ez
ahaztu, familiak ere eskola komunitate honen partaide garela, guztiok osatzen
baitugu Hernani BHI Institutuko komunitatea, irakasle, langile eta ikasleekin
batera.
2017(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena
2017(e)ko otsailaren 4(a), larunbata
2017(e)ko otsailaren 2(a), osteguna
GURASOEI EGINDAKO ORDUTEGIAREN INKESTAREN EMAITZAK
Resultado de la encuesta sobre el horario realizada a los padres y madres.
Inkestaren analisia/Análisis de la encuesta.
Grafikoak/ Gráficos.
Resultado de la encuesta sobre el horario realizada a los padres y madres.
Inkestaren analisia/Análisis de la encuesta.
Grafikoak/ Gráficos.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)