2019(e)ko urtarrilaren 14(a), astelehena

URTARRILAKO HEZKUNTZA ESKOLA


Datorren ostegunean, urtarrilak 17, arratsaldeko 17:30etan, Udaletxeko Areto Nagusian, oso saio interesgarria egiteko asmoarekin bilduko gara Hernaniko Hezkuntza Plataforma hainbat herritarrekin, bertako GAZTEEN inguruan solasaldi bat antolatu baitugu.
Gurekin batera izango dira, Hernaniko 4 gazte, Gaztelekuko arduradun bat, Zerbitzu Sozialetako hezitzaile bat, mediku bat, tabernari bat eta nerabeekin lan egiten duen ekintzaile bat, Iturola langunekoa.
Guztion artean hitz egin nahi dugu, ikusteko zer gertatzen den gure GAZTEEkin, ze eskaintza dute euren aisialdirako, zer nahi dute egin, zer egiten dute, egungo gazteak parte hartzaileak al dira, herriko ekimenetan parte hartzen al dute? Militantziaz, konpromisoaz, arduretaz….hitz egin nahi dugu. Baita harremanetaz ere, neskak eta mutilak, kuadrillak, tratu onak, tratu txarrak….
Eta nola ez, nahi ezean aterako den gaia batetaz ere jardungo gara, kontsumoak, ze kontsumitzen da Hernaniko herrian? Zerk eramaten du gazte jendea ohitura desegokietara?




Animatu eta etorri!!!! Mahai-inguruan parte hartuko dutenen iritziak entzutera edo eta zure iritziak eta kezka eta galderak ere, kontatzera!!!!!

MAKINA BAT TAUPADA

“Makina Bat Taupada”

Euskal Eskola Publikoaren aurtengo Jaiaren materialaren salmenta. 

Hernani  Tilosetan  TXOTX irekiera
Tilosetan, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara