2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

Guraso agurgarriak:

            2016/2017 ikasturte hasieran egin ziren gelabileretan gelaburu berrien aurkezpena egin genuen eta gurekin harremanetan jartzeko gure helbide elektronikoak jakinarazi genizkizuen.

Gutun honen bitartez, gogorarazi nahi dizuegu, bi modu dituzuela gurekin harremanetan jartzeko,  edozein delarik ere zuen kezka, zalantza, kexa, gomendioak, proposamenak, iruzkin edo dena delako ekarpenak, beti ere arlo pedagogikotik at, noski, hori tutorearekin zuzenean hitz egitekoa izango litzatekeelako.

Zuen gelaburuen bitartez edota, zuzenean Mandazubi Guraso Elkartearekin  harremanetan jarriaz: mandazubigurasoelkartea@gmail.com

            Zuen kezkak, zalantzak, kexak, gomendioak, proposamenak, iruzkinak edota dena delako ekarpenak beti erantzungo ditugu, eta guk geuk zuzenean argitu ezingo bagenitu, dagokion Batzorde edo arduradunarengana bideratuko ditugu.

Gelaburu Batzorde osoaren izenean animatu nahi zaituztegu ekarpen horiek egitera, gure ustez hori baita zuen kezkak eta zalantzak ezagutzeko modu bat, eta zuen ordezkari garen heinean, bideratzeko konpromezua hartzen dugu. Ez ahaztu, familiak ere eskola komunitate honen partaide garela, guztiok osatzen baitugu Hernani BHI Institutuko komunitatea, irakasle, langile eta ikasleekin batera. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina