2019(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

MARTXOKO HEZKUNTZA ESKOLA

Haurtzaroan gure izaera egituratzen da. Bizitzaren aro honetan prozesu anitz garatzen dira: autoirudia, niaren agerpena, genero eta identitate sexualaren egituratzea, gizarteratze prozesua, eta kodigo moralaren hastapenak.
Prozesu psikiko hauek nola eraiki eta egituratzen diren gure izaeraren muina definitiko dute.
Pubertaroan, eraikitako egitura psikiko hauek krisian sartzen dira, nerabezarotik izaeraren berdefinizio batekin atera ahal izateko.
Eraikin psikiko, sozial hauetan familiak, eskolak eta gizarteak eragin zuzena daukate izaeraren nolakotasuna aztertzeko garaian.
Horregatik oso garrantzitsua da , helduok zernolako zainketa eta lanketa egiten dugun bizitzako oinarrizkoak diren bi aro hauetan.
Honetaz hausnatzeko parada emango digu Amaia Vazquez, psikologo klinikoak;
Asteazkenean, martxoak 14,
Arratsaldeko 17.30ean
Udaletxeko areto nagusian

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina