2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena

HEZKUNTZA ESKOLA


DEIALDIA

Datorren asteazkenenean, abenduak 13, arratsaldeko 18:00etan Biteri kultur etxean Hernaniko institutuko gurasoen batzarra egingo da, Mandazubi elkarteak deituta. Hauek izango dira gaiak:

1.- Mandazubi elkartea, bloga eta inika.
2.- Ekonomia: 2016-2017 ikasturtea eta 2017-18 aurreikuspena.
3.- Chromebook gaiari buruz azken datuak.
4.- UKP (urteko kudeaketa plana) eta ikastaroak.
5.- Aste kulturala.
6.- Azpiegitura eta eraikin berria.
7.- Mobilizazioak.
8.- Galderak.


4. puntuan gure seme-alabek jasotzen duten hainbat ikastaroen berri jasoko duzue. Hala ere, gai batek kezkatzen bazaituzte edo proposamen bat egin nahiko bazenute zuen seme-alabek horren inguruan informazioa jasotzeko, eskertuko genuke batzarrean kezka edo proposamen horiek egitea.

Batzarrean bat-bateko itzulpena jasotzeko aukera dago.





2017(e)ko azaroaren 6(a), astelehena

HEZKUNTZA ESKOLA

Ostegun honetan, azaroak 9, Hezkuntza Eskolak antolatuta hezkuntza hobetezeko gakoei buruz ariko direla JOXE MARI AUZMENDI (Hik Hasiko koordinatzailea) eta KONTXI AIZARNA (irakaslea eta Hik Hasiko kidea)  arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko areto nagusian.  Emango duten hitzaldia interes handikoa denez, gonbidapena luzatzen dizuegu ostegunerako.


2017(e)ko urriaren 23(a), astelehena

MANIFESTAZIOA


Dakizuenez aste hauetan , ELA, STEILAS eta LAB sindikatuak deituta, hainbat mobilizazioak egiten ari dira irakaskuntza publikoan. Hauen artean, eta bereziki gizarte eta familiei begiratuta, datorren urriak 28, larunbata Donostian manifestazioa bat egongo da.
Hemen duzue honen inguruan sindikatuak ateratako informazioa.


2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea

MOBILIZAZIOAK



             Irakaskuntza publikoa jasaten ari den egoerak ez du hobera egiten; irakasleen lan baldintzak kaskartzen ari dira, murrizketak areagotuz doaz. Guzti horrek gure seme-alabengan eragin zuzena duelako udazken honetarako hainbat mobilizazio iragarri dituzte ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek “HEZKUNTZA ERAIKI, LAN BALDINTZAK HOBETU” lelopean.
              Mobilizazio plangintzaren barruan itxialdiak burutuko dira. Hernanin, herri mailako itxialdi bateratua egingo dugu Atsegindegin. Itxialdien asmoa era askotako ekimenak gauzatzea da herritar guztien parte hartzea erakarriz, denon bultzada beharrezkoa delako.

              Proposamena ondorengoa da:
Urriak 18an, asteazkena, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Atsegindegin, hiru ordutako itxialdia. 

              Egitaraua: 
 Ipuin kontalariak, bertsolariak, word kafe, marrazkiak... 

              Animatu!!! Eta animatu parte hartzera zure inguruko guztiak, hezkuntza guztiona baita!!!!

PAUSOKA ELKARTEKO TXOKOLATINAK

Familia agurgarriak, jakinarazi nahi dizuegu PAUSOKA elkarteko gurasoek txokolatina kutxak salgai dituzte, beraien urteko kanpaina barruan. Aukera dugu guztiok elkarteari bultzada bat emateko aurten 60 txokolatinaz osatutako kutxa salgai jarriko baitute(txokolate beltza, txuria eta esneduna). Kutxa bakoitzak 15€ balio du eta zuen seme-alabek eska eta eros dezakete Santa Barbarako eraikinean (1DBH eta 2DBH ikasleen eraikinean). Bertan dago gela egonkorra, sarrera nagusitik sartuta, ezkerreko aldean. Salgai izango dituzte kutxak gaurtik, urriak 16, ostirala bitarte, urriak 20.

    PAUSOKA elkarteak aldez aurretik eskertzen digu eta dizue laguntza.


2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena

ASTE KULTURALA

GURE GAZTEEK OSO ONDO PASA DUTE GAUR EKINTZA DESBERDINETAN PARTE HARTUZ.

HURRENGO URTEAN ERREPIKATUKO DUGU!!!   


                                                      Argazkiak ikusi  
 

                

2017(e)ko ekainaren 2(a), ostirala


Hurrengo asteazkenean, ekainaren 7an, 18:00etan, institutuko gurasoen bilera egingo dugu Sandiusterriko aretoan.
Landuko diren gaiak:
1.- Testu liburu solidarioa.
2.- 2017/2018 ikasturteko ordutegia.
3.- Aste kulturala.
4.- AJA.
5.- LOMCE/HEZIBERI, PISA 2018 frogak.
6.- Eraikin berria.
7.- Batzordeen aurkezpenak.
8.- Chromebooken erabileraren jarraipena.
9.- Galderak, komentarioak.
Bilera euskeraz egingo da eta aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da.

Mandazubi Guraso Elkartea





2017(e)ko maiatzaren 25(a), osteguna

2017(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena

PISA 2018 PILOTAJEARI PLANTO

Elkarretaratzea bihar goizeko 07:45etan Agustin Iturriagaren sarreran PISA FROGARI EZ esateko.

Animatu eta ahal baduzu agertu!!

Concentración mañana a las 7:45 en la entrada del edificio Agustín Iturriaga para decir NO A LA PRUEBA PISA.
¡¡Anímate y si puedes acude!!

2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna

Eraikin berriaren izena aukeran



Ezaguna den bezala Hernani BHIn 2017-2018tik aurrera eraikin berri bat izango dugu.
Honen izena aukeratzeko proposamenak jaso dira.
Proposamenen artean 3 aukeratu ditu honetarako izendatu den batzordeak:
-Maialen Lujanbio
-Empar Pineda
-Harrobi
Hemen bozkatu dezakezu zure aukera.


Martxoak 22an greba deialdia/convocatoria huelga 22 de marzo


2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

Guraso agurgarriak:

            2016/2017 ikasturte hasieran egin ziren gelabileretan gelaburu berrien aurkezpena egin genuen eta gurekin harremanetan jartzeko gure helbide elektronikoak jakinarazi genizkizuen.

Gutun honen bitartez, gogorarazi nahi dizuegu, bi modu dituzuela gurekin harremanetan jartzeko,  edozein delarik ere zuen kezka, zalantza, kexa, gomendioak, proposamenak, iruzkin edo dena delako ekarpenak, beti ere arlo pedagogikotik at, noski, hori tutorearekin zuzenean hitz egitekoa izango litzatekeelako.

Zuen gelaburuen bitartez edota, zuzenean Mandazubi Guraso Elkartearekin  harremanetan jarriaz: mandazubigurasoelkartea@gmail.com

            Zuen kezkak, zalantzak, kexak, gomendioak, proposamenak, iruzkinak edota dena delako ekarpenak beti erantzungo ditugu, eta guk geuk zuzenean argitu ezingo bagenitu, dagokion Batzorde edo arduradunarengana bideratuko ditugu.

Gelaburu Batzorde osoaren izenean animatu nahi zaituztegu ekarpen horiek egitera, gure ustez hori baita zuen kezkak eta zalantzak ezagutzeko modu bat, eta zuen ordezkari garen heinean, bideratzeko konpromezua hartzen dugu. Ez ahaztu, familiak ere eskola komunitate honen partaide garela, guztiok osatzen baitugu Hernani BHI Institutuko komunitatea, irakasle, langile eta ikasleekin batera. 


2017(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

2017(e)ko otsailaren 2(a), osteguna

GURASOEI EGINDAKO ORDUTEGIAREN INKESTAREN EMAITZAK
Resultado de la encuesta sobre el horario realizada a los padres y madres.






Inkestaren analisia/Análisis de la encuesta.
Grafikoak/ Gráficos.