2017(e)ko urriaren 23(a), astelehena

MANIFESTAZIOA


Dakizuenez aste hauetan , ELA, STEILAS eta LAB sindikatuak deituta, hainbat mobilizazioak egiten ari dira irakaskuntza publikoan. Hauen artean, eta bereziki gizarte eta familiei begiratuta, datorren urriak 28, larunbata Donostian manifestazioa bat egongo da.
Hemen duzue honen inguruan sindikatuak ateratako informazioa.


2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea

MOBILIZAZIOAK



             Irakaskuntza publikoa jasaten ari den egoerak ez du hobera egiten; irakasleen lan baldintzak kaskartzen ari dira, murrizketak areagotuz doaz. Guzti horrek gure seme-alabengan eragin zuzena duelako udazken honetarako hainbat mobilizazio iragarri dituzte ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek “HEZKUNTZA ERAIKI, LAN BALDINTZAK HOBETU” lelopean.
              Mobilizazio plangintzaren barruan itxialdiak burutuko dira. Hernanin, herri mailako itxialdi bateratua egingo dugu Atsegindegin. Itxialdien asmoa era askotako ekimenak gauzatzea da herritar guztien parte hartzea erakarriz, denon bultzada beharrezkoa delako.

              Proposamena ondorengoa da:
Urriak 18an, asteazkena, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Atsegindegin, hiru ordutako itxialdia. 

              Egitaraua: 
 Ipuin kontalariak, bertsolariak, word kafe, marrazkiak... 

              Animatu!!! Eta animatu parte hartzera zure inguruko guztiak, hezkuntza guztiona baita!!!!

PAUSOKA ELKARTEKO TXOKOLATINAK

Familia agurgarriak, jakinarazi nahi dizuegu PAUSOKA elkarteko gurasoek txokolatina kutxak salgai dituzte, beraien urteko kanpaina barruan. Aukera dugu guztiok elkarteari bultzada bat emateko aurten 60 txokolatinaz osatutako kutxa salgai jarriko baitute(txokolate beltza, txuria eta esneduna). Kutxa bakoitzak 15€ balio du eta zuen seme-alabek eska eta eros dezakete Santa Barbarako eraikinean (1DBH eta 2DBH ikasleen eraikinean). Bertan dago gela egonkorra, sarrera nagusitik sartuta, ezkerreko aldean. Salgai izango dituzte kutxak gaurtik, urriak 16, ostirala bitarte, urriak 20.

    PAUSOKA elkarteak aldez aurretik eskertzen digu eta dizue laguntza.