2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

EHIGEREN KOMUNIKATUA

Hezkuntzak eskolara itzultzeko eman dituen jarraibideen aurrean EHIGEk argitaratu den komunikatua.

“EHIGEren iritziz, ez da ikastetxeetara itzultzea planteatu behar berme
juridikorik eta segurtasunik ez dagoen bitartean”





COVID-19 ETA KLASERA BUELTATZEA


Une honetan bizi dugun egoeraren aurrean Manduzibi Guraso Elkartearen hausnarketa. 
Gure seme-alaben osasuna eta etorkizuna dago jokoan.
Guztiona.
COVID-19 ETA KLASERA BUELTA
COVID-19 Y VUELTA A CLASE




2019(e)ko irailaren 2(a), astelehena

BATXILLERGOKO LIBURUEN BANAKETA

Irailaren 9an, 2019-2020 ikasturtearen aurkezpen egunean, Baikara bitartez erositako Batxillergoko 1. eta  2. Mailako liburuen banaketa egingo da 12:30etatik aurrera, institutuko lehenengo solairuan.(Zuzendaritzatik ezkerreruntz pasillo bukaerako gelan).

El 9 de septiembre, día de la presentación del curso 2019-2020, se hará el reparto de los libros de  1º y 2º de Bachiller comprados a través de Baikara, a partir de las 12:30 en la primera planta del instituto.(A la izquierda de Dirección en el aula al fondo del pasillo)

2019(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala

GURASO BATZARRA

Hurrengo astelehenean, maiatzaren 13an,
18:30tan, institutuko guraso bilera egingo
dugu Biterin.

Landuko diren gaiak:

1.- Mandazubi guraso elkarteko kide
berrien izendapena.
2.- Etorkinen seme-alaben inklusioa Hernaniko ikastetxetan.
3.- Matrikulazioa 2019-2020
4.- Batxilergoko testu liburu solidarioaren
plana.
5.- Ikas bidaien ordainketa
6.- Chromebooken arau aldaketa.
7.- Aste kulturala.
8.- Jangelako gaiak.
9.- Galderak, komentarioak.

Bilera euskeraz egingo da eta aldibereko
itzulpen zerbitzua egongo da.

2019(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

MARTXOKO HEZKUNTZA ESKOLA

Haurtzaroan gure izaera egituratzen da. Bizitzaren aro honetan prozesu anitz garatzen dira: autoirudia, niaren agerpena, genero eta identitate sexualaren egituratzea, gizarteratze prozesua, eta kodigo moralaren hastapenak.
Prozesu psikiko hauek nola eraiki eta egituratzen diren gure izaeraren muina definitiko dute.
Pubertaroan, eraikitako egitura psikiko hauek krisian sartzen dira, nerabezarotik izaeraren berdefinizio batekin atera ahal izateko.
Eraikin psikiko, sozial hauetan familiak, eskolak eta gizarteak eragin zuzena daukate izaeraren nolakotasuna aztertzeko garaian.
Horregatik oso garrantzitsua da , helduok zernolako zainketa eta lanketa egiten dugun bizitzako oinarrizkoak diren bi aro hauetan.
Honetaz hausnatzeko parada emango digu Amaia Vazquez, psikologo klinikoak;
Asteazkenean, martxoak 14,
Arratsaldeko 17.30ean
Udaletxeko areto nagusian

2019(e)ko urtarrilaren 14(a), astelehena

URTARRILAKO HEZKUNTZA ESKOLA


Datorren ostegunean, urtarrilak 17, arratsaldeko 17:30etan, Udaletxeko Areto Nagusian, oso saio interesgarria egiteko asmoarekin bilduko gara Hernaniko Hezkuntza Plataforma hainbat herritarrekin, bertako GAZTEEN inguruan solasaldi bat antolatu baitugu.
Gurekin batera izango dira, Hernaniko 4 gazte, Gaztelekuko arduradun bat, Zerbitzu Sozialetako hezitzaile bat, mediku bat, tabernari bat eta nerabeekin lan egiten duen ekintzaile bat, Iturola langunekoa.
Guztion artean hitz egin nahi dugu, ikusteko zer gertatzen den gure GAZTEEkin, ze eskaintza dute euren aisialdirako, zer nahi dute egin, zer egiten dute, egungo gazteak parte hartzaileak al dira, herriko ekimenetan parte hartzen al dute? Militantziaz, konpromisoaz, arduretaz….hitz egin nahi dugu. Baita harremanetaz ere, neskak eta mutilak, kuadrillak, tratu onak, tratu txarrak….
Eta nola ez, nahi ezean aterako den gaia batetaz ere jardungo gara, kontsumoak, ze kontsumitzen da Hernaniko herrian? Zerk eramaten du gazte jendea ohitura desegokietara?




Animatu eta etorri!!!! Mahai-inguruan parte hartuko dutenen iritziak entzutera edo eta zure iritziak eta kezka eta galderak ere, kontatzera!!!!!

MAKINA BAT TAUPADA

“Makina Bat Taupada”

Euskal Eskola Publikoaren aurtengo Jaiaren materialaren salmenta. 

Hernani  Tilosetan  TXOTX irekiera
Tilosetan, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara